miércoles, 29 de diciembre de 2010

lunes, 20 de diciembre de 2010

J. Ocaña irakasleak egindako aurkezpen honek oso ongi azaltzen du emakumeen emanzipazioaren bide luzea. Irakurri ondoren erantzun galdera hauek:
-Zer egin zuen Olimpia de Gougesek? Nola hil zen?
-Zein zen Mary Wollstonecraftentzat emakumeen mendetasuna gainditzeko gakoa?
-Noiz sortu zen lehenengo erakunde feminista AEBetan? Zergatik?
-Nork sortu zuen Emakumeen Nazioarteko Eguna (martxoaren 8a)?
-Noiz lortu zen emakumeen boto eskubidea Espainian? Azaldu erabaki honen inguruan egon zen eztabaida    eta kontraesanak.

viernes, 10 de diciembre de 2010

Emakumea artean

Emakumearen aurpegia islatzeko teknikak asko aldatu dira historian zehar. Gozatu artearen edertasunaz Philip Scott Jhonsonek egindako bideo hau ikusiz.

martes, 23 de noviembre de 2010

Arte gotikoa

Aurkezpen hau oso egokia da arte gotikoa identifikatzeko, teknikak eta ezaugarriak ezagutzeko eta adibide asko ikusteko.


domingo, 21 de noviembre de 2010

miércoles, 17 de noviembre de 2010

F.J.Z. BHIn egindako aurkezpen honek Behe Erdi Aroa birpasatzeko aukera ematen dizu. Bertan gaia hobeki ulertzeko eskema eta irudi asko aurkituko dituzu .

sábado, 13 de noviembre de 2010

Mendebaldeko Sahara

Bideo hau ikusi ondoren, egun hauetan Aaiunen gertatu dena hobeki ulertuko duzu. Ikusten duzunez, nazioarteko harremanak ez dira batere errazak. NBE horrelako arazoak konpontzeko sortu bazen ere, herrialde batzuek traba handiak jartzen dituzte, interes handiak baitituzte jokoan.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Zumarragako BHIn egindako aurkezpen honetan klimari buruzko azalpenak eta ariketak aurkituko dituzu. Batzuk oso ongi etorriko zaizkizu eman dugun gaia birpasatzeko.

martes, 2 de noviembre de 2010

Arte erromanikoa

Erabili F.J.Z BHIn prestatutako aurkezpen hau arte erromanikoa birpasatzeko.

viernes, 1 de octubre de 2010

Koordenatuak

Lizarrako ikastolako irakasle batek egindako aurkezpen honen laguntzaz koordenatuak birpasa ditzakezu.


lunes, 26 de abril de 2010

Vietnamgo gerra

Youtuben aurkitutako bideo honetan testu liburuan ikusitako argazkiaren historia ezagutuko duzu. Gerra guztietan, zibilak dira lehenengo biktimak...

viernes, 26 de marzo de 2010

Arte Barrokoa

Zuen adineko ikasleek egindako aurkezpen honetan Barrokoaren ezaugarriak eta obra nagusiak ikus ditzakezue. Testuak gaztelaniaz badaude ere, oso ongi etorriko zaizue zuen lanerako , irudi asko baitaude.Arretaz irakurri irudietan dauden azalpenak.

domingo, 7 de marzo de 2010

miércoles, 10 de febrero de 2010

1936ko Joko Olinpikoak

Pedro Oñaren blogetik hartutako irudi honetan 1936ko Joko Olinpikoen dominen zerrenda eta hainbat irudi esanguratsu agertzen dira. Bilatu informazio gehiago Joko horiei buruz.

Hitlerren hitzaldia boterea hartu ondoren (1933)

Youtubetik hartutako bideo honetan Hitler zuzenean entzun dezakezu, boterea hartu berri zuela. Bere hitzaldian nazismoaren gorakadaren kausak identifika ditzakezu.

sábado, 6 de febrero de 2010

domingo, 31 de enero de 2010

Ekoizpen-faktoreak


Erabili kontzeptu-mapa hau ekoipen-faktoreak ikasteko:

miércoles, 27 de enero de 2010

Errusiako Iraultza. Bideoa


Bideo honetan XX. mende hasierako Errusiaren egoera eta Iraultzaren aurrekariak ikus ditzakezu. Youtuben aurkituko dituzu hurrengo atalak. Klik egin hemen.

martes, 26 de enero de 2010

Errusiako Iraultza

Egin klik hemen Errusiako Iraultzari buruzko aurkezpen bat ikusteko. Lea Artibai ikastetxeko blogean agertzen da.

Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

Manolo Ibáñez irakasleak egindako aurkezpen honek Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerraren kausak eta ondorioak ulertzen lagunduko dizu.

Errusiako Iraultza. Kontzeptu-mapa.


viernes, 22 de enero de 2010

Gauzen historia

Gure eredu ekonomikoan baliabideak mugatuak dira, baina "beharrak" mugaezinak. Annie Leonarden bideo honen bidez, gauzen ekoizpen eta kontsumoa eta hondakinen trataeraren prozesua ezagutuko dituzu.Beste eredu bat, beste mundu bat posible al da?  

sábado, 16 de enero de 2010

Migrazioak. Kontzeptu-mapa


Erabili kontzeptu-mapa hau migrazioen kausak, motak eta ondorioak birpasatzeko

lunes, 11 de enero de 2010

domingo, 10 de enero de 2010

martes, 5 de enero de 2010